Egoitza

Euskalduna Jauregia

Euskalduna Jauregia

Abandoibarra etorbidea,  4

48011, Bilbo

Euskal Autonomia Erkidegoa

www.euskalduna.eus

 

Estrategikoki kokatuta dago, eta erraz irits daiteke Euskalduna Jauregira. Hain zuzen ere, Casilda parkearen aurrean eta Guggenheim Museoaren inguruan dago, eta hurbil daude hiriko etorbide nagusia, San Mames futbol zelaia edota Zubiarte merkataritza gunea; hala, Euskalduna Jauregia ezin hobeto konektatuta dago Euskaldunako tranbia geltokiarekin, hiri barruko autobusekin (26-56-62) zein metroarekin (San Mamés geltokia).

Euskalduna Bilbao izan da AENORren COVID-19aren aurreko ziurtagiria lortu duen lehen Kongresu Jauregia, koronabirusaren aurrean martxan jarritako protokoloei esker.

Horrela, higiene sanitarioaren gehieneko bermeak egiaztatzen dira ekitaldiak garatzeko:

  • Edukiera egokiak indarrean dagoen araudiari.
  • Pertsonen joan-etorri zirkuituak, egoitzaren barruan mugikortasuna errazteko segurtasun distantzia errespetatuz.
  • Higiene/garbitasun zuzena gel hidroalkoholikoen banatzaileak jarrita.
  • Lekuen etengabeko garbiketa.
  • Erabilera bakarreko entzungailuak, aldibereko itzulpena behar duten hitzaldiak jarraitzeko.