Agustín Agirre

Ikaskuntzak eta Etekin Handia arloko zuzendaria, Tknika

Nire lanbide-esperientzia Lanbide Heziketaren munduarekin lotuta dago 1985eko apirilaz geroztik: irakaskuntzan jarduten dut, proiektu espezifikoak garatzen parte hartzen dut eta proiektuburu ere izan naiz, eta zuzendaritzako erantzukizunak ere egokitu izan zaizkit.

2006az geroztik, Ikaskuntzak eta Etekin Handia arloko zuzendaria naiz TKNIKAn. Gaur egun, TKNIKAko arlo horren barruan eta Lanbide Heziketaren V. Euskal Planaren esparruan, Euskadiko LHaren ikaskuntza-ereduaren ezarpenaren buru naiz.

Gainera, Tknikako zuzendaritzatik, hainbat erakunderekin lankidetzan –hala nola OIT-CINTERFOR, DUOC, MINEDUC eta abar–, lanbide heziketa teknikorako ikaskuntza eredu berriak ezartzea xede duten programak diseinatu eta garatzen ditugu, eta nazioko eta nazioarteko hainbat ekitalditan hizlari izan naiz.