Aileen Ionescu-Somers

Zuzendaria. Global Entrepreneurship Monitor (GEM)

Aileen Ionescu-Somers doktorea Global Entrepreneurship Monitor (GEM) erakundearen zuzendari exekutiboa da 2019ko otsailaz geroztik. Ikertzaile eskarmentuduna da eta hainbat liburu, kasu azterketa eta artikulu idatzi ditu berrikuntza estrategikoari, ekintzailetzari eta iraunkortasunari buruz. Nazioarteko hainbat sari jaso ditu. Halaber, coach ziurtagiriduna, diseinu pentsamenduan aditua eta aldaketen kudeaketen bideratzailea da. GEM erakundean lan egin baino lehen, Lausanneko (Suitza) Negozio Eskolako dekanoa izan zen hiru urtez. Aurretik, iraunkortasun korporatiboaren ikerketa plataforma bat zuzendu zuen IMD negozio eskola ospetsuan 15 urtez. 60 multinazional inguru partaide izan zituzten lankidetzako ikerketa proiektuak gainbegiratu zituen, eta askotariko alde interesdunen lidergo intelektualeko ekitaldiak zuzendu, munduko iraunkortasun erronka garrantzitsuenetako batzuetan arreta jarrita. Denbora horretan, lau urtez aritu zen ekarpenak egiten Google Food Lab sareari. Lankidetza sare hori pentsalari eta egile liderrentzat da, elikagaien etorkizuna irudikatzeko eta itxuratzeko. Horri esker, ekintzailetza, berrikuntza, teknologia eta garapen iraunkorraren arteko erlazioari buruzko interesa areagotu zitzaion. COVID-19ak enpresa izaeran duen inpaktuaren diagnostikoari buruzko GEM txosten egin berriaren koeditorea da. Aileen bere ibilbidean 13 urtez aritu zen WWF nazioarteko GKEren programak kudeatzen, lehenengo Latinoamerikan/Kariben, gero Afrikan/Madagaskarren eta, azkenik, WWFk munduan dituen nazioarteko proiektuen eragiketak gainbegiratzen. Honako hauek ditu: Ph.D, MA, BA (1st Class Hons.). Halaber, Hezkuntzako goi mailako diploma bat ere badu Irlandako Unibertsitate Nazionalean, eta Zientzietako master bat (Ingurumen kudeaketa) Londreseko Imperial College unibertsitatean.