Begoña Cueto

Ekonomia Aplikatuko Sailea. Oviedoko Unibertsitatearen

Begoña Cueto irakasle titularra da Oviedoko Unibertsitatearen Ekonomia Aplikatuko Sailean. Ikerketa lerro nagusiak ditu lan merkatuko politika aktiboen ebaluazioa, enplegu zerbitzu publikoa, pertsona zaurgarrien egoera lan merkatuan, eta autoenplegua.

Hogei ikerketa proiektu baino gehiagotan parte hartu du. Besteak beste, I+G+b plan nazionalaren proiektu bat zuzendu du, ekintzaileei eta ziklo ekonomikoari buruzkoa, eta bi FIPROS proiektu, ezgaitasunak dituzten pertsonak lan merkatuan sartzeari buruzkoak. Halaber, VII. eta VIII. FOESSA Txostenen idazketan lagundu du, eta Europar Batasunak finantzatutako STYLE (Strategic transitions for Youth Labour in Europe) egitasmoan aritu da.

Enplegu politikei buruzko doktorego tesiak zuzendu ditu, eta 40tik gora artikulu argitaratu ditu aldizkari akademikoetan. Honako hauetan, besteak beste: Small Business Economics, Papers in Regional Science, International Journal of Manpower, Applied Economics edo Hacienda Pública Española.