Begoña Etxebarria

Zuzendaria. Novias Salcedo

Begoña Etxebarria Madariaga (Bilbo, 1962ko urtarrilaren 4a), espainiar nazionalitatekoa, ezkondua, bi alaba eta seme baten ama, Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea, 1984). Ibilbide profesional osoa Novia Salcedo Fundazioari (NSF) lotuta egin du –Fundazio horren zuzendaria da 1987tik–, helburutzat duena gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta haien laneratze duina bultzatzea bat etorririk Nazio Batuen 2030 Agendarekin.

Bere ibilbidean, kudeaketarekin lotutako alorretan espezializatu da, Fundazioak berezkoak dituen arloetan: EFQM kudeaketa eredua (1995), Pentsamendu sistemikoa eta Prospektiba (Bilbao Metropoli 30-Prospektiker- Michel Godet 2005), edo Eskualde eta Enpresa Lehiakortasunaren Mikroekonomia – MOC (Harvard – Deustuko Unibertsitatea 2007).

Curriculumak eta lanbide formakuntzak aukera eman diote lanean aritzeko gazteek beren hazkuntza pertsonal eta profesionalerako dituzten gaitasunen hobekuntzan, eta jabetzeko enpresek duten rol garrantzitsuaz, berrikuntza aktore gisa, egiteke dauden trantsizioetan (ekologikoa, digitala eta gizarte kohesiokoa) eta Nazio Batuen garapen jasangarriko helburuen betetzean.

2013an, NSFk Gironako Printzesa saria jaso zuen, instituzioen kategorian.

2014an, Europar Batasuneko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak NSF kokatu zuen gazteen enplegagarritasunari buruzko jardunbide onenak zituzten EBko bederatzi erakundeen multzoan (Espainiako erakunde bakarra).

2014an, egoitza Bruselan duen EFQM Fundazioak, bere 25. urteurrenean, NSFren lana aitortu eta 25 urtean Europan kudeaketa arloan izandako 32 jardunbide hoberenen artean kokatu zuen.

2016az geroztik, NSF Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko (ECOSOC) kidea da, eta bertatik ari da bere misioa betetzen.

Gaur egun, Begoña Etxebarria NSFren lankide diren hainbat erakundetako Zuzendaritza Batzordeetako kidea da: Pacto Mundial España (2016), Transparencia Internacional España (2014), Gironako Printzesa Sariaren epaimahaiko kidea (2014), Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia (2013) Antonio Aranzabal Fundazioa (2015) eta Alejandro Echevarria Fundazioa (2020).

2013an, Bizkaiko Emakumezko Enpresarien Elkartearen “AED enpresa saria” jaso zuen.

2019az geroztik, Norvegiako Ohorezko Kontsula da Bilbon.