David Telleria

Koordinatzaile nagusia. Peñascal

Soziologian lizentziatu zen 1991n Deustuko Unibertsitatean eta Ostalaritzako goi mailako teknikaria da. Prestakuntza osagarria dauka zailtasunak dituzten gazteen ikaskuntza arloan.
25 urtez aritu da Peñascal kooperatibako bazkide langile gisa. Hainbat erantzukizun izan ditu hezitzaile, irakasle, ostalaritza eta elikadura sektoreko koordinatzaile eta erakundearen arduradun pedagogiko gisa, eta azken zortzi urteetan, erakundearen koordinatzaile nagusia izan da.

Gaur egun, zuzendaritza zereginak egiten ditu, bai lanbide heziketa arautua eta enplegurako prestakuntza planifikatzeko eta kudeatzeko, bai Peñascalek zailtasunak dituzten gazteekin 30 urtez baino gehiagoz egin dituen lan orientazioko, laguntza integraleko eta bitartekaritzako prozesuak planifikatzeko eta kudeatzeko.

Laneratzeko hainbat enpresa sustatu ditu ostalaritzaren eta elikaduraren arloan, eta gaur egun, Peñascalek uneotan aktibo dituen zortzi laneratze enpresen kudeaketa eta zuzendaritza koordinatzen du.