Eduardo Arechaga

Zuzendari nagusia. Confebask

Bilbon jaio zen 1962an, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Sarrikoko Ekonomia Fakultatean (UPV-EHU) eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako masterra dauka (M.B.A) IESEko (Nafarroako Unibertsitatea) Negozio Eskolan. Halaber, “Lehiakortasuna eta Eskualde Garapenean” graduduna da Donostiako Deustuko Unibertsitatean, Harvardeko Unibertsitatearekin lankidetzan egindako ikasketetan. Hiru urtez Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakaslea izan zen.

Gaur egun, Confebask – Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren zuzendari nagusia da.

Ondo ezagutzen du euskal industria, Confebasken duen erantzukizunagatik euskal administrazio publikoekin elkarrizketan aritzen delako enpresak berregituratzeko eta jaulkitzeko planetan. Gainera, aktiboki parte hartu du Euskadin landutako industria politikaren diseinuan eta garapenean, baita euskal enpresa garatzearen aldeko gainerako politika publikoetan ere.