Fernando Consuegra

Irakasle, Deustuko Unibertsitatea

Fernando Consuegra Pedagogiako lizentziaduna da eta Enpresa Zuzendaritza, Ezagutzaren Kudeaketa eta Berrikuntzako masterra egin du. Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, eta Sartu Taldeko koordinatzaile nagusia; erakunde horrek Euskal Autonomia Erkidegoan egiten du lan, gizarteratzearen eta laneratzearen arloan. Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Gaietako sailburuordea (2005-2009) izan da, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ongizateko zuzendaria (2004-2005) eta Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako aholkulari teknikoa (2003-2004). Bere ibilbide profesionala enpleguaren, gizarte zerbitzuen eta ekonomia solidarioaren esparruko kudeaketarekin eta aholkularitzarekin lotuta egon da, eta kudeaketako eta erantzukizuneko eginkizunak bete izan ditu, bai hirugarren sektorean, bai administrazio publikoan, baita ikerketa sozialeko, irakaskuntzako eta herritarrek sare sozialetan parte hartzeko jardueretan ere.