Fernando Fantova

Gizarte aholkularia

Fernando Fantova gizarte aholkulariak oinarrizko boluntariotzan, esku-hartze sozialean, garapen komunitarioan eta gizarte zerbitzuetan lan egiten du 70eko hamarkadaren amaieratik. Gizarte hezitzailea (gaitua), psikologian lizentziaduna, giza baliabideetan masterra eta soziologian doktorea da. Desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei zuzeneko arreta ematen esperientzia izan du, hirugarren sektoreko erakundeen zuzendari izan da, aholkularitza independentean jardun du (batez ere Espainian eta Latinoamerikan) eta erantzukizun politikoa ere izan du, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Gaietarako sailburuorde izan baita. Gizarte zerbitzuekin eta, oro har, gizarte politikekin lotutako 10 liburu eta 200 artikulu, kapitulu edo txosten idatzi ditu, eta gehientsuenak fantova.net webgunean daude eskuragarri.