Gloria Múgica

Zuzendaria. Lanbide

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAREN ZUZENDARI NAGUSIA. EUSKO JAURLARITZAKO Lan eta Enplegu Saila. 2020ko irailaz geroztik.
PRESTAKUNTZA. Politika Zientzietako eta Soziologiako lizentziaduna. Deustuko Unibertsitatea. 1987.
IBILBIDE PROFESIONALA. Batik bat enpleguaren, prestakuntzaren eta ekintzailetzaren arloan garatu du.

Aurretik, 2019ko ekainetik 2020ko irailera, Bilboko Udaleko hiri berroneratzearen arloko zinegotzia izan zen.
Lehenago, DEMAren (BFAko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia) zuzendari kudeatzailea izan zen. 2015eko urritik 2019ko ekainera. BFAko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren mendeko erakundea da, Bizkaiko enpleguaren kalitatea eta berrikuntza hobetzeko.

Beste erantzukizun batzuk ere izan ditu aholkularitzaren arloan, hain zuzen: analisi, azterketa soziologiko eta politika publikoen ebaluazioarekin lotutako laguntza teknikoa ematea proiektu eta zerbitzuetan eta enpleguarekin lotutako beste zerbitzu batzuetan, SAMU Consultores enpresan. 2013ko ekainetik 2015eko urrira.

Eusko Jaurlaritzako ardura publikoak ere izan ditu, Gizarte eta laneko berrikuntzako zuzendaria eta Enplegu arloko plangintza eta berrikuntzako zuzendaria izan baita. 2009ko maiatzetik 2013ko urtarrilera.

Prestakuntzarekin, enpleguarekin eta lan arloko orientazioarekin lotutako aurreko beste lan batzuk. Fondo Promoción de Empleo SCN eta Fondo Formación Euskadi erakundeetarako. 1995eko urritik 2009ko maiatzera.