Iñigo Calvo

Irakasle eta ikertzailea, Deustuko Unibertsitatea

Iñigo Calvo Sotomayor ekonomialaria da, eta Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School eskolako Management Saileko irakasle eta ikertzailea. Postu horretan irakasle lana egiten du, eta aholkularitzako eta transferentziako proiektuak ikertzen eta kudeatzen ditu enpresa eta erakundeetarako. Horretaz gain, irakasle bisitaria da CzechUniversity of Life Sciences Prague eta University of Belgrade unibertsitateetan. BBK Banku Fundazioa patronatuko kide ez ezik, erakunde horretako Inbertsioen Batzordeko eta Auditoretza Batzordeko kide ere bada Iñigo. Calvo irakaslea estrategiako senior aholkularia eta auditorea izan zen Deloitten, eta Lehendakaritzaren Bulego Ekonomikoaren zuzendaria Eusko Jaurlaritzan (IX. legegintzaldia). Iñigo Marshall Memorial Fellow ’17 da, Deusto Business Alumni erakundeko Zuzendaritza Batzordeko kidea, eta hainbat komunikabidetan ere jardun ohi du, kolaboratzaile.