Izaskun Iridoy

Ekintzailetza eta Jarduera Berria Saileko burua. Garapen

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (Sarriko).

ETE-en finantzaketan aditua graduondokoa dauka (Deustuko Unibertsitatea/Elkargi).

28 urteko esperientzia dauka Bidasoko Garapen Agentzian (1992), Bidasoa activa/Bidasoa bizirik, eta gaur egun, Ekintzailetza eta Jarduera Berria Saileko burua da.

Iridoyren ibilbide profesionala ekintzailetzarekin, enpresekin eta tokiko garapenarekin lotuta egon da tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako proiektuetan, baita lankidetza deszentralizatuko proiektuetan ere Latinoamerikan.

Enpresak sortzearen eta horien finantzaketaren arloan, izaera ekintzailea sustatzearen eta hari balioa ematearen arloan eta ekintzailetza berritzaile eta sortzailea bultzatzearen arloan garatu ditu proiektuak nagusiki.

Kultura ekintzailea sustatzeko proiektuak bultzatzearen, garatzearen eta abian jartzearen arduraduna da Bidasoa eskualdeko lanbide heziketako zentroekin batera, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduarekin (LEINN) eta Mondragon Unibertsitateko Mondragon Team Academy (MTA) delakoarekin eta Tknikarekin (Ikerketa Zentroa Euskadiko LHn) lankidetzan, 2016-2017 ikasturteaz geroztik.

Hizlaria izan da enpresa proiektuen finantzaketarekin, ekintzailetzarekin eta enpresa mintegiekin lotutako estatuko eta nazioarteko jardunaldi eta mintegietako hitzaldietan.

Irun ekintzan – Irungo garapen ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko ituneko Kontseilu Nagusian, Enpresa eta Ekintzailetza Mahaiko kide gisa, eta Hondarribia Abian – Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Aldeko Planean parte hartzen du.