Javier Ramos

Kabinete Teknikoaren arduraduna. Lanbide

Javier Ramos Salazar LANBIDEren Kabinete Teknikoaren arduraduna da.

Enpleguaren, prestakuntzaren eta tokiko garapenaren kudeaketari lotutako ibilbide profesionala egin du. Eusko Jaurlaritzaren Eskualde Batzordeen programan aritu zen, Bizkaiko Meatzaldean. Somorrostroko Lanbide Heziketako Eskolan aritu zen, Enplegu eta Prestakuntza Prospekzioko Zentroaren arduradun gisa. Eusko Jaurlaritzaren lan merkatuaren Behatokiko zuzendaria izan da, eta egungo LANBIDEren aurrekari izan diren zenbait proiekturen arduraduna: besteak beste, Langai – Enplegu Zerbitzua eta LANBIDE.NET web orria.
EGAILAN Sozietate Publikoaren zuzendaria izan zen, erakunde horren azken etapan, eta LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren lehenengo zuzendaria.