Jon Barredo

Zuzendaria, ELUR, Search and Rescue

Jon Barredok Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, baita Ekintzailetzari buruzko bi master ere, eta mendizaletasunarekiko eta eskiarekiko grina bizia izan du betidanik. 2014. urtean, lagun batzuekin batera, irabazi asmorik gabeko elkarte bat eratu zuen eski bidaiak eta mendi lasterketak antolatzeko. Nahi adina eskiatzeko dirua bildu nahi zuten, baita lortu ere!
Elkartean lanean ari zirelarik, ekintzailetzaren ekosistemako jendea ezagutu zuten eta esparru horretan berrikuntzarako espazio handia zegoela ikusi zuten. 2015. urtean Nepalen lurrikara bat gertatu zen, eta gertaera hori izan zen erreskateko eta salbamenduko teknologiak ikertzera bultzatu zituen katalizatzailea. Handi gutxira, Alex Txikon euskal alpinista ospetsua ezagutu zuten; Txikon taldean sartu zen eta hainbat prototipo testatu dituzte harekin. Jonek hainbat tokitan probatu du bere Elur gailua, hala nola Chogori (K2) mendiaren kanpaleku nagusian edo San Francisco sumendiaren gailurrean (6.018 m), eta gaur egungo erreskateko gailuak nabarmen gainditu ditu.