Loli García

Idazkaritza nagusia. CCOO Euskadi

Loli García García (Barakaldo, 1968) Psikologian lizentziaduna da (UVP/EHU), erakundeen lidergoa eta zuzendaritza master bat du, eta Lan Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikaria da.
1990. urtean Euskadiko CCOOn sartu zen, hedapen sindikaleko lana eginez metalaren federazioan. Batzorde Exekutiboko kidea da 1992. urteaz gero, Emakumeen Idazkaritzara sartu zenean, eta lan hori bi urtez egin zuen, Barakaldo eskualdeko lan sindikalekin batera. 2000. urtean, Prestakuntza eta Enpleguko Idazkaritzaren arduradun izendatu zuten, eta 2004. urteaz geroztik, Estatuko Kontseilu Konfederaleko kidea da. Euskadiko CCOOren 9. kongresuan, Antolakuntza eta Koordinazio Federatiboko, Prestakuntzako eta Enpleguko idazkaritzaren arduraduna izan zen, baita CS CCOOren Batzorde Exekutiboko kidea ere, 2009-2013 aldian. 2017. urtean, Gasteizen egindako kongresuan, Euskadiko CCOOren idazkari nagusi aukeratu zuten, Unai Sordoren ordez.