Nerea Zugasti

Doktorea eta Ikertzailea. Nafarrako Unibertsitate Publikoa

Nerea Zugasti doktorea da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 2008. urteaz geroztik ikertzaile gisa parte hartzen du ALTER taldean. Irakaslea da NUPen Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuen arloan, eta eskolak ematen ditu Gizarte Laneko Graduaren irakasgaietan, eta Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Gizarte Esku Hartzeen Masterrean. Irakaslea eta koordinatzailea ere bada Ijitoen Komunitatearekiko Esku Hartzeari buruzko espezializazio diploman. Haren ikerketa ildoak lan merkatuan ematen den bazterkeriari, desberdintasunei eta horiei aurre egiteko estrategia den inklusio politikei lotuta daude.