Susana González

Enpleguko zuzendari nagusia. Bizkaiko Foru Aldundia

Susana González Rómulo, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpleguko zuzendari nagusia.
Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna, UPV/EHUn.

Unibertsitate aditua da, gizarteratze politiken ebaluazioan, programazioan eta ikuskapenean, UNEDen, eta masterra du ikasketa politikoetan eta gobernantzan, UPV/EHUn.
Lan ibilbidean, gizarte eta enpleguaren arloko kudeaketan eta politika publikoetan jardun du.

Leioako Udaleko zinegotzia izan zen 1995etik 2006ra, eta berriro itzuli zen, 2011-2015eko agintaldian. 1995-1999 urtealdian, hezkuntza eta hizkuntza politikaren arloa kudeatu zuen, eta udalean egin zuen gainerako denboran Gizarte Zerbitzuetako Batzordeko kidea izan zen.

Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna izan zen 2004-2011 urteen artean, eta 2007-2011 legealdian egindako Mendekotasun Ponentziaren buru izan zen, baita Gizarte Ekintzako Batzordearen buru ere.

2015. urtetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko kidea da: 2015-2019 urteetan Saileko aholkuari orokorra, eta 2019. urteaz geroztik, Enpleguko zuzendari nagusia.