Tomás Arrieta

Presidentea. Lan Harremanen Euskal Kontseilua

Tomas Arrieta Heras (1958-6-9) zuzenbideko lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean, espezialitate juridiko-ekonomikoan. Gizarte Segurantzaren Letratuen Goi Mailako kidegoko kidea da, gaur egun zerbitzu berezien egoeran badago ere, eta Arabako Gizarte Segurantzaren Probintziako Aholkularitza Juridikoaren burua izan zen, 1987-1989 urteen artean. Era berean, abokatu gisa jardun izan du, eta Arabako Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren gobernu batzordeko kidea izan zen (1992-2000). Deustuko Business Schooleko irakasle lankidea da, negoziazio kolektiboari eta laneko legeriari lotutako gaietan. 2008ko otsailaz geroztik, Lan Harremanen Euskal Kontseiluko burua da.