Unai Andueza

Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundia

Goi mailako industri ingeniaritza ikasketak Nafarroako Unibertsitateko TECNUNen eta Executive MBA Deustuko Unibertsitatean. Bere lan ibilbidea makina erreminta arloan hasten du, eta hamar urteetan zehar Ideko Zentro Teknologikoko proiektu kudeatzaile gisa lehenengo, eta negozioen garapen arloan, Mondragon Korporaziora atxikita dagoen Danobat kooperatiba taldea. Aldi berean 1999-2003 eta 2003-2007 legealdietan, Azkoitiko udaleko Ogasun eta Pertsonaleko zinegotzi arduradun lanetan aritzen da.

Deustuko Unibertsitatean Microeconomics of Competitiveness, enpresen lehiakortasunaren eta lurraldeen garapenaren inguruan sakontzen duen kursoa egin eta gero, Tolosaldea osatzen duten 28 herriek osatutako garapen agentzian, Tolosaldea Garatzen S.A.-n hasten da lanean, bertako lehiakortasun eta sustapen industrialeko saila diseinatu, osatu eta zuzentzeko.

2020aren hasieran, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen arduradun izatera pasatzen da: Gipuzkoa RIS-3ari dagozkion hainbat teknologietan erreferente bilakatzeko zeharkako estrategiak eta kalitatezkoa eta inklusiboa den enplegua sortzeko Elkar-EKIN LANEAN 2020-2023 estrategiarena hain zuzen.